XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VII. mende inguruan, Mendebaldeko Europa krisialdi gogor batean sartuta zegoela, garrantzi handiko zibilizazio bat loratu zen Arabia-n.

Penintsula Arabiarreko bizilagun gehienak ibilkariak ziren.

Tributan antolaturik, haien iharduera nagusia artzantza zen.

Bestalde, Mendebalde-Ekialdeen arteko merkataritzak jende sakabanatua hirietan biltzeko aukera eskaini zuen.

Hortik sortu zen zenbait hiri.

Orduan arabiarrek onartu zuten erlijio berria arabiar komunitate ezberdinen elementu bateratzailea izan zen.

Mahoma-k bere predikuei ekitean (= Islam), bere herriari batasuna ere eman zion.

Batasun horri esker burututako konkista militarraren bidez, lurralde zabalak lortu ziren: Eurasia-tik Penintsula Iberiarreraino, Ipar Afrika-tik pasatuz.

Batasun politikoak iraupen laburra ezagutu bazuen ere, desarroilo berdintsuak eta kultura bakar batek eman diete nortasuna Arabiatik kanpo islamdutako herriei.

ERAGIN-BARRUTI ISLAMDARRA (VII. mendean).

Frankoen erresuma / Poitiers / Inperio bizantziarra / Bizerta / Bagdad / Alexandria / Damas / Ormuz / Arabia / Itsaso gorria.

HERRI ISLAMDARRAK (XII. mendearen bukaeran.

Granada / Almohade-en inperioa / Fez / Rum-go Salyuqtarrak / Ghazna / Gaznaviak / Seldyucida-en Inperioa / El Kairo / Ayybtarren erresuma / Medina / Meka.